Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

LMH 1. MAILAKO PRAKTIKETAKO LAGUNA

Lehenengo hiruhilabetean Josu gurekin egon da. Magisteritzako 2. mailako ikaslea da eta gure ikastetxea aukeratu du praktikak egiteko.

Hilabete honetan irakaslearekin batera jotake egon da ikasleak gauza pila bat ikasiarazteko eta izan dituen zalantza guztiak argitzeko.

Ikasleek asko maite dute Josu eta agurra egiteko momentuan, batek baino gehiagok emozionatu egin da. Azken egunetan marrazki batzuk prestatu dizkiogu gure oroipen polita izateko eta argazki batzuk ere atera ditugu.

Eskerrik asko Josu zure laguntzagatik eta ume guztien partetik itzuli nahi duzunean gurekin egoteko.

Muxu handi bat.

 

Josu 1º

 Josurentzat ere esperientzia polita izan da eta hauxe kontatu digu.

“Esperientzia oso polita izan da niretzat. Unibertsitateko kurtsoa hasi nintzenean, zalantza asko izan nituen, ea irakaslea izatea nire bokazioa zen ala ez jakiteko. Hilabete honetan zalantza hauek desagertu dira. Konturatu naiz umeekin egotea asko gustatzen zaidala. Nire ustez, ikaragarria da zuk dakizuna besteei irakastea eta besteengandik ere ikastea.”

1º Josu