Ostirala zen eta askotan bezala kaperara igotzeko prest genuen; gure galtzerdiak hartu genituen, betiko errituala egin genuen eta «interioritate» horietako ekintza berri bat hastera zegoen. Kasu honetan masaje goxo bat emango genion elkarri. Honaino ezer bezeririk, ostiral normal bat ematen zuen baina kaperara igotzera prestatu genuenean … Hara sorpresa !!!
Han zeuden gure gurasoak, guri itxaroten. Biak, aita edo ama eta umea, koltxonetan berberean etzan ziren eta Rociok esaten zuena besteek egiten zuten. Hankatik hasi ginen, bizkarra ere bai, eta bukatzeko buruan ere masaje zoragarri bat eman genion elkarri.
Horrela jarraitu ginen saio osoa eta bukatu aurretik besarkada eta musu goxo bana eman genion elkarri. Gurasoen zein umeen balorazioa oso ona izan zen, oso gustora egon baitziren eta ekintza desberdina iruditu zitzaien eta.
Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu hurrengo honelako ekintzetara parte hartzera.