Atzo, asteartean, 1º DBHko ikasleok Arakako Araztegira joan ginen nola funtzionatzen duen ikustera.
Gasteizko Udal Urak (AMVISA) udal enpresa pribatua da, eta uren ziklo osoaren zerbitzu publikoa eskaintzea du helburu. Honako hauek hartzen ditu, hain zuzen:
Uraren hornikuntza eta, beraren barruan, edateko ura biltzea, biltegiratzea, araztea eta banatzea.
Saneamendua eta, beraren barruan, hondakin-urak biltzea eta estolderian zehar garraiatzea, araztea eta berrerabiltzea, bai eta sortutako lohiak eta hondakinak tratatzea ere .