Abenduaren 15ean, 3. eta 4.mailako neska-mutilok Olarizura joan gara.
Ailegatzean lau taldetan banatu gaituzte eta gure monitoreek Olarizuko baratzak erakutsi dizkigute.
Gero, ibilaldi bat egin dugu zuhaitzei buruzko informazioa ikasiz.
Ondoren, berotegira joan gara hamaiketakoa jatera.
Azkenik, Gardelegin landare batzuk landatu ditugu aitzurra erabiliz.
OSO ONDO PASATU DUGU!