Haurrei irakurtzen irakastea esperientzia paregabea izan da. Horri esker, umeek irakurketa jarduera dibertigarri bezala ikusi dute, eta ez lan bezala. Gainera, haiek ez dira izan gauzak ikasi dituzten bakarrak, guk, DBHko Lehenengo kurtsoko ikasleok ere ideiak hobeto adierazten eta jolasten ere ikas dezakegula ikasi dugu.
Hain betebehar garrantzitsua gure eskuetan uzteak harritu nau. Umeek ikasten dituzten gauza guztietan jartzen duten gogoak ere arreta deitu dit. Gauza guztiengatik ekintza hau beharrezkoa dela uste dut eta aurrera jarrai dezan gomendatzen dut.
Categoría: Paula Montal Ikastetxea