Pasaden hilabetean Anderazko kobibentzietara joan ginen, 2 mailako gela osoa. Han, eztabaidarik gabe elkarrekin bizitzen ikasi genuen. Goizeko bederatzietan jaikitzen ginen eta gela batean geratzen ginen goizeko otoitza egiteko. Otoitza egin ostean denbora librea geneukan eta Internadoko neska eta mutilekin egoten ginen. Horren ostean, jantokira joaten ginen bazkaltzera. Bazkaria oso ona zegoen. Bazkaltzen bukatzen genuenean etxeko gelara itzultzen ginen eta hor gai desberdinei buruz hitz egiten genuen. Arratsaldean denbora librea geneukan neska-mutilekin egoteko eta ingurua ezagutzeko.
Bi egun hauetan gauza garratzitsuei buruz hitz egin dugu Sagrario eta Aitorrekin, oso egun baliogarrariak suertatu dira eta Gasteizera itzultzean konturatu ginen benetan merezi izan zuela.
Carla Gonzalez (DBH2)
Archivo diario: 31 marzo, 2015
HAURREI IRAKURTZEN IRAKASTEA DBH 1
Haurrei irakurtzen irakastea esperientzia paregabea izan da. Horri esker, umeek irakurketa jarduera dibertigarri bezala ikusi dute, eta ez lan bezala. Gainera, haiek ez dira izan gauzak ikasi dituzten bakarrak, guk, DBHko Lehenengo kurtsoko ikasleok ere ideiak hobeto adierazten eta jolasten ere ikas dezakegula ikasi dugu.
Hain betebehar garrantzitsua gure eskuetan uzteak harritu nau. Umeek ikasten dituzten gauza guztietan jartzen duten gogoak ere arreta deitu dit. Gauza guztiengatik ekintza hau beharrezkoa dela uste dut eta aurrera jarrai dezan gomendatzen dut.