En nuestra galería de ALEXIA están todas publicadas.
Aurten 4.mailakook proiektu berri bat jarri dugu martxan. Fotonobelak egin ditugu eta horretarako, Anderren languntza izan dugu. Bera Majisteritzako ikaslea da; hau da, irakaslea izateko ikasten ari da eta gurekin zazpi aste igaro ditu.
Anderrek fotonobela zer den eta nola egiten den azaldu digu, argazkiak atera dizkigu eta gure bost fotonobelen power-pointak prestatu ditu.
Gure lana zera izan da: taldeka bildurik, ikastetxeko gertakari bitxi bat irudikatu, seipazazpi biñetan garatu, orri banan argazkiak itsatsita, sarrerak, pentsamenduak eta elkarrizketak idatzi eta azkenik, izenburua jartzea.
Oso ondo pasatu dugu fotonobela eginez eta espero dugu zuen gogokoa izatea.
Eta zuri Ander… mila esker, ondo izan eta hurrengora arte!