Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

Praktikak gertu ditugu!!

Aste Santua ondoren, apirilaren13an, praktikak ditugu. Asko gustatuko litzaiguke gauzak imaginatu ditugun bezela ateratzea… 2 urte hauetan DBH eta perfila ikasi ditugu. Praktikak oso aukera ona dira lan-munduan sartzeko eta mundu hori ez dela erreza ikusteko. 3 hilabetez lan egingo dugu!

Ikasi dugu adineko pertsonekin nola moldatu eta zenbait joko beraien denbora librean egiteko. Bi urte hauetan zenbait ikastaro egin ditugu: lehen sorospenak, adibidez. Egia esanda, praktikak gerturatzen ari direnez pixka bat urduri jartzen ari gara.

Urte hauetan gauza asko aldatu dira irakasleen poztasunerako jarrera eta puntualitatea hobetu ditugu, bidaltzen dizkiguten idazlanak denboran ematen ditugu… Bertso hau partekatu nahi dugu zuekin:IMG_20150226_115342 3

«PCPI-ren ahotsa /zuentzat eskeiniz gutxi geratzen da ta / joateko gu pozik»

Eskerrik asko gure testua irakurtzeagaitik.

Agur bero bat,

2.PCPI