Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

6. MAILAKOENTZAKO ERRONKA

Kaixo neure ikasle euskaldun petoak, hona hemen, astebeteko atzerapenez, zuentzako prestaturiko erronka. Oraingo honetan, euskal atsotitzak ezagutu nahi ditugu eta hori dela eta urteko hilabeteekin zerikusia duten sorta polit bat prestatu dizuegu. Denak buruz ikasteko gai denari sari bat emango diogu nota gehiketa moduan. Ea animatzen zareten!

BURUA DABILENARI EZ ZAIO ILEA ERORIKO!!!

EUSKAL ATSOTITZAK

 

  • Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe
  • Otsaileko euri, urteko ongarri
  • Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotzen du
  • Apirila euritsu, urte hura ogitsu
  • Garia: txikia banintzen, handia banintzen, maiatzean buru nintzen
  • Ekaineko lur busti, gure aita negarti
  • Uztailean, igitaia eskuan
  • Abuztuko ura da: zafran, ezti eta ardo
  • Irail hasierako euria, mahastien edaria
  • Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra
  • Azaroa hotz, negua motz; azaroa bero, negua gero
  • Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

2015