Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

6. MAILAKOENTZAKO ERRONKA

Kaixo neure ikasle euskaldun petoak, hona hemen, astebeteko atzerapenez, zuentzako prestaturiko erronka. Oraingo honetan, euskal atsotitzak ezagutu nahi ditugu eta hori dela eta urteko hilabeteekin zerikusia duten sorta polit bat prestatu dizuegu. Denak buruz ikasteko gai denari sari bat emango diogu nota gehiketa moduan. Ea animatzen zareten!

BURUA DABILENARI EZ ZAIO ILEA ERORIKO!!!

EUSKAL ATSOTITZAK

 

  • Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe
  • Otsaileko euri, urteko ongarri
  • Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotzen du
  • Apirila euritsu, urte hura ogitsu
  • Garia: txikia banintzen, handia banintzen, maiatzean buru nintzen
  • Ekaineko lur busti, gure aita negarti
  • Uztailean, igitaia eskuan
  • Abuztuko ura da: zafran, ezti eta ardo
  • Irail hasierako euria, mahastien edaria
  • Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra
  • Azaroa hotz, negua motz; azaroa bero, negua gero
  • Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

2015

VISITING THE BIBAT

Some weeks ago we, the pupils of 1º ESO went to the Bibat museum,  where we were looking and learning about how men and women lived at Paleolitic and Neolitic seasons , what kind of tools they made , how they hunted , where they lived …
A guide made us a tour on the first floor while we were taught things found and also we were allowed to touch and see the different weapons they used.
In my opinion it was worth it , because we learned a lot.

María Saez (1ºESO)

025

5. MAILAKOETZAKO ERRONKA

Kaixo 5 mailakoei zuzendu bagara ere erronka hau bere gain hartu nahi duenari zuzenduta dago. Dakizuenez, Madre Paula eguna gainean dugu eta askotan, egun horretarako koreografiak prestatzen dituzue. Orokorrean, beti, modako abestiekin eta inoiz ez euskal kanta batekin. Hemedik at, euskal taldeak musika tekno egiten du, geure aburuz egokia koreografia bat prestatzeko. Beraz, badakizue tadeak egin eta prestatu. Madre Paula egunean erabakiko dugu zein den talderik onena eta positibo bina lortuko du bat euskara ikasgaian eta bestea, heziketa fisikoan.

OLE, OLE, GORPUTZA NORK MUGI HOBE?