HOTZ EXTREM parke abentura (Otxandio)
Abentura parkera heldu bezain pronto, arnesa jantzi eta altueraren arabera bi talde egin genituen. Hortik aurrera, disfrutatzera!!!!!!
Zuhaitzez zuhaitz ibili ginen tximinoak bezala, baina beti ondo lotuta lurrera ez jausteko.
Lehengo zirkuitoak oso errazak ziren eta lurretik hurbil.
Baina azkenengoak, konplikatuagoak eta 10 metrotan!
Bazkaltzeko, herrira joan ginen eta herriko plazan jatordua eta jolasak izan genituen.
Bueltako autobusa hartu baino lehen, argazki hau atera genuen.
Oso esperientzia polita izan da eta errepikatzeko gogoekin gaude.
Categoría: E. Primaria - Lehen Hezkuntza, Paula Montal Ikastetxea