Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

¿Qué es la musica? Zer da musika?

DBHko 1.mailako ikasleek bideo baten bidez haientzat zer den musika irudikatu dute.
Klasean guztien bideoak ikusi eta puntuazioa haiek eman ondoren, Yaiza Lopezen bideoa da gehien gustatu zaiena.
Bejondeizuela guztiei zuen lanagatik!

Los alumnos de 1º ESO han elaborado sus propios videos expresando que es la música para ellos.
Una vez vistos en clase, el vídeo de Yaiza López es el más puntos ha conseguido.
¡Mi enhorabuena a todos por vuestro trabajo!
Inma

pincha  para verlo. Zer da niretzat musika?

GATZ KOLOREZTATUA

Gatz pote bat edertzeko eskulana egingo dugu. Hemen duzue pausuz-pausu:

iturburua: http://ideasdemanualidades.com

iturburua: http://ideasdemanualidades.com

MATERIALA:

  • Kilo bat gatz
  • Beirazko pote bat
  • Orriak
  • Koloretako klarionak

NOLA EGIN:

Hasieran gatz eskukada bat paperean botako dugu eta klera orriaren gainean igurtzen dugu gatz guztia koloreztatu arte.

Ondoren botatzen dugu potean papera erabiliz.

Gero, eskukada gehiago botako ditugu beste kolore batzuekin goian azaldutakoa errepikatuz.

Azkenik, potea ixten dugu eta nahi izanez gero xingola eder bat ipinitzen dugu dotoreago geratzeko.

OSO ERRAZA DA! FROGA  EZAZU!

1.GO FPB

BETI AUKERA BAT DAGO ALDATZEKO

Fuente:javiermegias.com

Fuente:javiermegias.com

Beste askok bezala, guk baita, bigarren aukeretan sinisten dugu. Ezin da aurreiritzi bat izan liburu baten azalagaitik. Pertsonekin berdin gertatzen da. Gauzak gaizki atera arren beti egongo da aukera bat hau aldatzeko eta gauzak ondo egiteko. Gaizki egindako gauzetatik ikasten da.

Besteak gugan konfidantza izanda aldaketa errazagoa izango da. Horregaitik gustatuko litzaiguke gugandik duten iritzia aldatzea. 2000 aldiz ez gainditu arren, edota 3 edo 4 aldiz errepikatu arren gu personak gara eta ez giza-hondakinak.

Hasieratik gauzak gaizki egin ditugu. Irakasleei jaramonik egin gabe, klasean hanka sartzen, ikasketak leihotik botatzen… Orain aldatzeko aukera eman digute eta hori ezker zerotik hamarrera pasa dugu.

Hau da gure iritzi testua eta gure oharra hau da:

Naiz eta hainbat ate itxita izan gogoratu leihoetatik ere atera gaitezkela gure bidea jarraitzeko.

FPB-ko 1go maila

“pixka bat es mucho”

PCPI ematen du erreza dela…baina jarri behar dugu gure alde pixka bat aurrera egiteko… eta batzutan asko mogollón.
Ogibide bat ikasten gaude eta denak dira garrantzitsu! Kantak aipatzen dituen ogibide guzti hoiek, adibidez.

2.PCPI-ko klasea eta Garazi

LMH 1. mailan masaje saio berezi bat egin genuen.

Ostirala zen eta askotan bezala kaperara igotzeko prest genuen; gure galtzerdiak hartu genituen, betiko errituala egin genuen eta «interioritate» horietako ekintza berri bat hastera zegoen. Kasu honetan masaje goxo bat emango genion elkarri. Honaino ezer bezeririk, ostiral normal bat ematen zuen baina kaperara igotzera prestatu genuenean … Hara sorpresa !!!

Han zeuden gure gurasoak, guri itxaroten. Biak, aita edo ama eta umea,  koltxonetan berberean etzan  ziren eta Rociok esaten zuena besteek egiten zuten. Hankatik hasi ginen, bizkarra ere bai, eta bukatzeko buruan ere masaje zoragarri bat eman genion elkarri.

Horrela jarraitu ginen saio osoa eta bukatu aurretik besarkada eta musu goxo bana eman genion elkarri. Gurasoen zein umeen balorazioa oso ona izan zen, oso gustora egon baitziren eta ekintza desberdina iruditu zitzaien eta.

Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu hurrengo honelako ekintzetara parte hartzera.

LMH 1. MAILAKO PRAKTIKETAKO LAGUNA

Lehenengo hiruhilabetean Josu gurekin egon da. Magisteritzako 2. mailako ikaslea da eta gure ikastetxea aukeratu du praktikak egiteko.

Hilabete honetan irakaslearekin batera jotake egon da ikasleak gauza pila bat ikasiarazteko eta izan dituen zalantza guztiak argitzeko.

Ikasleek asko maite dute Josu eta agurra egiteko momentuan, batek baino gehiagok emozionatu egin da. Azken egunetan marrazki batzuk prestatu dizkiogu gure oroipen polita izateko eta argazki batzuk ere atera ditugu.

Eskerrik asko Josu zure laguntzagatik eta ume guztien partetik itzuli nahi duzunean gurekin egoteko.

Muxu handi bat.

 

Josu 1º

 Josurentzat ere esperientzia polita izan da eta hauxe kontatu digu.

«Esperientzia oso polita izan da niretzat. Unibertsitateko kurtsoa hasi nintzenean, zalantza asko izan nituen, ea irakaslea izatea nire bokazioa zen ala ez jakiteko. Hilabete honetan zalantza hauek desagertu dira. Konturatu naiz umeekin egotea asko gustatzen zaidala. Nire ustez, ikaragarria da zuk dakizuna besteei irakastea eta besteengandik ere ikastea.»

1º Josu