Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

Ikasketa bidaia Erromara

Maiatzaren 16tik 19ra DHBko 3. eta 4. mailako batzuk kurtso amaierako bidaia egin genuen eta Erromara joan ginen. 3. mailatik Silvia eta Lorena joan ziren, 4. mailatik: Sandra, Jenni, Andrea, Ane, Marta eta Iratxe M. joan ginen eta gurekin Isabel eta Rosario etorri ziren.

Arratsaldeko 18:00etan Loiutik atera  ginen hegazkinez eta 20:00etan Erromara heldu ginen. Gau horretan, han oso famatuak diren izozkiak erosi genituen eta «La Fontana di Trevi»ra joan ginen.
Bigarren egunean asko ibili ginen eta gauza pila bat ikusi genituen haien artean: Koliseoa, Vatikanoren plaza eta  hainbat monumentu. Escolapiak  bertan duten etxea ere bisitatu genuen.  «Boca de la verdad» ikustera joan ginen eta noski Italian geundenez pizza bat jan genuen.

Hirugarren egunean San Pedro Basilika , Vatikano Museoa… joan ginen ikustera. Arratsaldean Trasteverera joan ginen eta han erosketak egin genituen.

Oso ondo pasatu genuen bidai honetan, oso gustura  egon ginen denak elkarrekin eta bakarrik lau  egun izan ziren baina zoragarriak. Guztioi motza iruditu zitzaigun eta denbora gehiago geratzea nahi genuen bertan.

Ea sortea dugun eta berriro itzultzen garen  Erromara. Guk behintzat txanpona bota genuen Fontanan, esaten dutelako txanpon bat botatzen baldin baduzu Fontanan itzuliko zarela Erromara.

3. eta 4. DBHko ikasleak