Blog Paula Montal Ikastetxea

Fundación Educativa Escolapias

Blog Paula Montal Ikastetxea - Fundación Educativa Escolapias

LMH 1. mailan masaje saio berezi bat egin genuen.

Ostirala zen eta askotan bezala kaperara igotzeko prest genuen; gure galtzerdiak hartu genituen, betiko errituala egin genuen eta “interioritate” horietako ekintza berri bat hastera zegoen. Kasu honetan masaje goxo bat emango genion elkarri. Honaino ezer bezeririk, ostiral normal bat ematen zuen baina kaperara igotzera prestatu genuenean … Hara sorpresa !!!

Han zeuden gure gurasoak, guri itxaroten. Biak, aita edo ama eta umea,  koltxonetan berberean etzan  ziren eta Rociok esaten zuena besteek egiten zuten. Hankatik hasi ginen, bizkarra ere bai, eta bukatzeko buruan ere masaje zoragarri bat eman genion elkarri.

Horrela jarraitu ginen saio osoa eta bukatu aurretik besarkada eta musu goxo bana eman genion elkarri. Gurasoen zein umeen balorazioa oso ona izan zen, oso gustora egon baitziren eta ekintza desberdina iruditu zitzaien eta.

Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu hurrengo honelako ekintzetara parte hartzera.

Ur-araztegia

araka4 araka1 araka2 araka3

Atzo, asteartean, 1º DBHko ikasleok Arakako Araztegira joan ginen nola funtzionatzen duen ikustera.
Gasteizko Udal Urak (AMVISA) udal enpresa pribatua da, eta uren ziklo osoaren zerbitzu publikoa eskaintzea du helburu. Honako hauek hartzen ditu, hain zuzen:
Uraren hornikuntza eta, beraren barruan, edateko ura biltzea, biltegiratzea, araztea eta banatzea.
Saneamendua eta, beraren barruan, hondakin-urak biltzea eta estolderian zehar garraiatzea, araztea eta berrerabiltzea, bai eta sortutako lohiak eta hondakinak tratatzea ere .

Tratamendu Mekaniko-Biologikoko Planta (Biokonposta)

Gasteizko hiri-hondakinak tratatzeko biokonposta planta Jundizko industrialdean dago. Urtean 125.000 tona hondakin tratatzeko ahalmena dauka.
Planta horretan mekanikoki bereizten da hiri-hondakinen zati organikoa eta, ondoren, biometanizazio bidez (hondakinak biogasa ekoizteko erabiltzea) eta konpostatze bidez tratatzen da.

Eta hori ezagutzera joan ginen. Sekulako bisita izan zen eta ikasleek, nire ustez,  bete zituzten klasean egindakoa.

bio bio2 bio3

5. mailkook AZOKA TXIKI burutuko dugu abeduan eta gure laguntzaz Beningo eskola bati lagundu nahi diogu, bertan jantokia eta eskolako materiala izateko.

Estimada familia:

El próximo 13 de diciembre vamos a celebrar en el Iradier Arena (la plaza de toros) la AZOKA TXIKI.

Imagen 018

La AZOKA TXIKI es una actividad solidaria y con lo que se consiga este año se quiere trabajar un proyecto en Benín (África), donde se construirá un comedor escolar y se comprará material didáctico para la escuela.

Imagen 002Para todo esto, necesitamos los juguetes que tenéis en casa y que ya no se utilizan o se han quedado pequeños para vuestros hijos e hijas. Cuando los traigáis, dejadlos en portería y nosotros nos encargaremos de ellos.

Os seguiremos informando a través de este blog.

Gracias por vuestra ayuda.

Los alumnos de 5º

LMH 1. MAILAKO PRAKTIKETAKO LAGUNA

Lehenengo hiruhilabetean Josu gurekin egon da. Magisteritzako 2. mailako ikaslea da eta gure ikastetxea aukeratu du praktikak egiteko.

Hilabete honetan irakaslearekin batera jotake egon da ikasleak gauza pila bat ikasiarazteko eta izan dituen zalantza guztiak argitzeko.

Ikasleek asko maite dute Josu eta agurra egiteko momentuan, batek baino gehiagok emozionatu egin da. Azken egunetan marrazki batzuk prestatu dizkiogu gure oroipen polita izateko eta argazki batzuk ere atera ditugu.

Eskerrik asko Josu zure laguntzagatik eta ume guztien partetik itzuli nahi duzunean gurekin egoteko.

Muxu handi bat.

 

Josu 1º

 Josurentzat ere esperientzia polita izan da eta hauxe kontatu digu.

“Esperientzia oso polita izan da niretzat. Unibertsitateko kurtsoa hasi nintzenean, zalantza asko izan nituen, ea irakaslea izatea nire bokazioa zen ala ez jakiteko. Hilabete honetan zalantza hauek desagertu dira. Konturatu naiz umeekin egotea asko gustatzen zaidala. Nire ustez, ikaragarria da zuk dakizuna besteei irakastea eta besteengandik ere ikastea.”

1º Josu

 

Euskarako lagunak

Gaur gure klasera etorri dira gure lagun berriak. Euskaldunak dira, eta euskara ikasten laguntzera etorri dira.

Hemendik aurrera haur hezkuntzako umeekin egongo dira euskaraz mintzatzeko.2014-11-07 15.32.40

Tomasita dordoka 3 urteko gelara joango da

Arraina 4 urteko  gelan geratuko da

Hartzatxo 5 urteko gelan egongo da